Fatxada Aireztatuak
Fatxada Aireztatuak, kanpoko isolamendu sistemak dira ere, baina kasu honetan, estaldura berria fatxadarekiko eta bertan instalatutako isolamenduarekiko, zentimetro batzuk aldenduta dago. Sortzen den kamara horretan airea mugimendu jarraian dago, konbekzioa dela eta. Sistema, ingenieria espezializatu batek kalkulatutako estruktura batez eta material ugarietarikoa (zeramika, harria, konpositea...) izan daitekeen estaldura batez osaturik dago.
Sistemaren Abantailak
Abantaila nagusia energia kontsumoaren murriztapena da.
Birgaitzean egindako inbertsioaren itzulera ahalbidetzen duena.
Etxebizitzan erosotasun termikoa hobetzen da. Fatxaden
kanpoaldearen eta barnekaldearen artean ez dago tenperatura desberdintasun
nabaria, beraz, ez da ematen etxebizitza barruan beroa galtzen ari den
irudipena.
Eraikinaren kanpoaldeko fatxadarekiko moldakorra denez,
zubi termikoak sahiestea errazten du.
Funtzioa ez da berotzea, baizik eta isolatzea.
Horregatik, sistema hauek baliagarriak dira bai udan, bai neguan.
Fatxadaren itxura hobetzen dute, eraikina gazteagotuz.
Bizilagunentzako eragozpen handirik gabe instalatu
daitezkeen sistema dira. Obran zehar bizilekuan jarraituko daiteke bizitzen,
eta horrela, sistemak eskaintzen dituen onuren eboluzioa sentitu.
Isolamendu akustikoa hobetzen du nabarmenki.
Eraikinen egiturarentzako babespen moduan jokatzen dute, eraso-klimatikoen aurka.