SATE
Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistemak (SATE), eraikinen birgaitzeetarako erantzun hoberenetarikoak eta gehien erabilitakoak dira. Arkupe-n, sistema hauen aplikazioan esperientzia handia dugunez, gure bezeroei konfiantza eta segurtasun osoa eskaintzen diegu.
Sistemaren Abantailak
Abantaila nagusia energia kontsumoaren murriztapena da. Birgaitzean egindako inbertsioaren itzulera ahalbidetzen duena.
Sistema honek, kondentsazioak izateko arriskua murrizten du. Gainera isolamendu sistemak iragazgaitzak dira uraren aurka eta iragazkorrak ur-lurrunaren aurka.
Etxebizitzan erosotasun termikoa hobetzen da. Fatxaden kanpoaldearen eta barnekaldearen artean ez dago tenperatura desberdintasun nabaria, beraz, ez da ematen etxebizitza barruan beroa galtzen ari den irudipena.
Eraikinaren kanpoaldeko fatxadarekiko moldakorra denez, zubi termikoak sahiestea errazten du.
Funtzioa ez da berotzea, baizik eta isolatzea. Horregatik, sistema hauek baliagarriak dira bai udan, bai neguan.
Mantentze-lanak, beste sistemekin konparatuz, oso baxuak dira.
Fatxadaren itxura hobetzen dute, eraikina gazteagotuz. Bestalde, akabera-aukera zabala dela medio, eraikinak hasiera batean zuen estetika errepikatu daiteke. Eraikin historikoen kasuetarako adibidez, sistema honek arkitektura-elementuen (moldura edo kontsolak esaterako) instalazioa onartzen du.
Bizilagunentzako eragozpen handirik gabe instalatu daitezkeen sistema dira. Obran zehar bizilekuan jarraituko daiteke bizitzen, eta horrela, sistemak eskaintzen dituen onuren eboluzioa sentitu.
Eraikinen egiturarentzako babespen moduan jokatzen dute, eraso-klimatikoen aurka.