Guri buruz

Bizitegi-sektorea gas kontaminatzaileen sortzaile nagusienetakoa da, CO2-aren emisioen %12 baten erantzule delarik eta estatu mailan kontsumitzen den energiaren %18a dagokiolarik. Gaur egungo eraikinek ez dituzte energia-eraginkortasun baldintzak betetzen, bereziki, azken urteetan eraikuntza prozesuetan izan den kontzientzia-faltarengatik.

Eraikuntzan energia-eraginkortasuna lortzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Problematika hau konpontzeko, Arkupe sortzen da gaur egungo bizilekuak energia-aurrezte eta erosotasun irizpideetara gerturatzeko.

Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE)-k egindako 2016 urteko kontsumo balantzetik lortutako datuak --> 82.333 kontsumo totalaren aurrean, bizitegi sektorearen 15.067ak.

Gure giza-taldeak, birgaitzeen sektorean ibilbide luzea duena eta isolamendu termikoko sistemetan espezializatua dena, bere ezaguerak eta esperientzia jartzen ditu gure bezeroen esanetara. Arkupe-ren indarra, lanak egiterakoan kalitatearen kontrolean eta obra bakoitzaren antolakuntza zehatz batean datza. Gainera, desberdintzen gaituena, gertuko harreman bat da, adeitsua eta norbanakoaren neurrira egindakoa.

We use cookies to enable the proper functioning and security of our website, and to offer you the best possible user experience.

Advanced settings

Puedes personalizar tus preferencias de cookies aquí. Habilita o deshabilita las siguientes categorías y guarda tu selección.