Julianaene kaleko 7-9en birgaitzea (Donostia)
24/06/2019
Joan den astean hasi ginen Julianaene kaleko 7-9 zenbakien estalkiaren birgaitze lanetan. Kasu honetan, teilatuaren estalduraz gain, estruktura ere berriztatu behar dugu, honen hondatze-maila dela eta.
Bertan egin beharreko hormigoizko estrukturaren gainean, teilatu sistema berri bat instalatuko dugu, non isolamendu termikoa gehituko dugun, etxebizitzen bero-galerak gutxitzeko helburuarekin.